Hasiera » Lege oharra
Lege oharra
Erabiltzaileak Korporazioaren Enplegu Atariko (aurrerantzean PecPlus) zerbitzuak edota edukiak erabiltzerakoan espresuki eta garbi onartzen ditu web gune honetan argitaratutako Erabilera Baldintza Orokor guztiak eta datuen babeserako politika.


:: Korporazioaren Enplegua Ataria erabiltzeko baldintzak

Arau orokor gisa, erabiltzaileak hitz ematen du atariko zerbitzuez eta edukiez baliatzeko, legeek, moralak, ordena publikoak eta Erabilera Baldintza Orokor hauek ezartzen dutena beteko dutela, bai eta, kasuan kasu, aplikatu ahal izango diren baldintza espezifikoak ere. Era berean, hitz ematen du atariko zerbitzuak edota edukiak modu egokian erabiliko dituela eta ez dituela erabiliko debekatuta dauden edo delitu diren jarduerak burutzeko, ez eta jabego intelektuala eta industrialari buruzko araudiak edo aplikagarri den ordenamendu juridikoko bestelako arauak hausten dituztenak burutzeko ere. Zerbitzu batzuetan, beraien izaera dela eta, erabiltzaileak informazioa, elementuak edo edukiak sartu ahal izango ditu atarian; horrelakoetan, erabiltzaileak hitz ematen du atarian sartutakoa legeek, moralak, ordena publikoak eta Erabilera Baldintza Orokor hauek ezartzen dutenarekin bat etorriko dela, bai eta, kasuan kasu, aplikatu ahal izango zaizkion baldintza espezifiko edo partikularrek diotenarekin ere.

Adierazpen gisa, eta inolaz ere mugatzeko edo baztertzeko asmoz, erabiltzaileak honakoa agintzen du:

.: Ez dituela sartuko, ez eta zabaldu ere, giza eskubideen aurka doazen edota arrazista, xenofobo eta pornografikoak diren edo terrorismoaren apologia egiten duten edukiak edo propagandak.

.: Ez dituela programa sarean sartuko, ez eta bertan zabaldu ere, interneterako sarbidea ematen duen hornitzailearen, haren hornitzaileen edo hirugarren erabiltzaileen sistema informatikoetan kalteak sor daitezkeen datuak (birusa edo software kaltegarria).

.: Ez dizkiela baimenduta ez dauden hirugarren pertsonei erabiltzailearen izena eta pasahitza emango, eta baimenik ez duen baten eskura heldu direla jakinez gero berehala jakinaraziko duela.

.: Ez duela zabalduko, ez eta hirugarren batzuen esku jarriko ere, konstituzioan eta nazioarteko itunetan onartutako funtsezko eskubideen eta askatasun publikoen aurka doan edozein informazioa, elementu edo edukirik.


.: Ez duela zabaldu, jakinarazi edo beste batzuen esku jarriko, jabego intelektuala eta industriala, patenteak, markak edo copyright-ak direla eta, EMUN enpresak edo hirugarrenek dituzten eskubideak haustea dakarren edozein informazio, elementu edo edukirik.

.: Ez duela zabaldu, jakinarazi edo beste batzuen esku jarriko debekatutako publizitatea edo publizitate desleiala den inolako informazio, elementu edo edukirik.

.: Ez duela eskatu edo baimendu ez den publizitaterik igorriko, ez eta publizitateko material,“zabor posta”, “eskutitz kateatuak”, “piramide egiturak” edo informazioa eskatzeko beste sistemaren bat ere, horretarako propio sortu diren eremuetan izan ezik (esaterako eremu komertzialak).

.: Ez ditu beste erabiltzaile baten pasahitzak erabiliko atariko zerbitzuetara edota edukietara iristeko.

:: Jabego Intelektuala eta Industriala:

Atariaren bitartez erabiltzaileak eskuratu ditzakeen eduki, elementu eta informazio guztiak, jabego industriala eta intelektuala, patenteak, markak eta copyright-ak direla eta, EMUN enpresak berak edo hirugarren batzuek dituzten eskubideen menpe daude. Atariaren zerbitzuen bitartez edo hirugarren baten bitartez atariko eduki edo elementuak eskuratu baditzake ere, erabiltzaileak ezin izango ditu horiek aldatu, ordezkatu, ustiatu, erreprodukziti, banatu edo jendearen artean zabaldu, ez eta horretarako eskubidea duenak horiekin egin ditzakeen eragiketak egin ere. Bezeroak hitz ematen du atariko zerbitzuen bitartez eskuratutako eduki edota elementuak beretzat eta bere premietarako baino ez dituela erabiliko, eta ez dituela inolaz ere eduki edota elementu horiek merkatuan jarriko probetxua ateratzeko.

Erabiltzaileak EMUN web gunera eduki edo elementuren bat bidaltzea erabakiko balu, honek jakin beharko du bidaltzeaz batera EMUN enpresari eskubidea eta baimena ematen dizkiola —betiko, eta ez modu esklusiboan— eduki eta elementu horiek erabili, erreprodukzitu, aldatu, egokitu, argitaratu eta itzultzeko, bai eta horiekin lanak sortu, eta lan horien edukiak eta elementuak munduan zehar banatu, gauzatu eta erakusteko edo edozein komunikabide edo teknologiaren bitartez beste lan batzuetan sartzeko ere (osorik nahiz zati bat).

Erabiltzaileren edo hirugarrenen batek EMUN enpresaren atariko edukiek jabego intelektuala edo industriala dela-ta berak dituen eskubideak hausten dituztela uste izango balu, enpresari jakinarazi beharko dio emun@emun.com helbidera edo 943793426 fax zenbakira honako informazioa bidaliz:


Kaltetuaren izen-abizenak, posta helbidea eta posta elektronikoko helbidea edo, kasuan kasu, kaltetuaren izenean jarduteko baimena duen pertsonarenak. Azken kasu honetan, kaltetuaren ordezkari izateko (aurrerantzean, erreklamazio egilea) duen titulua adierazi beharko da.


Erreklamazio egileak ustez hautsitako eskubideen titularra dela dioen adierazpena, berak sinatuta (sinadura fisikoa edo digitala).


Ustez hautsi diren jabego intelektualaren eskubideek babesten zituzten edukien deskribapen zehatza, eta eduki horiek atarian duten kokapen zehatza.


Edukiak ustez hautsitako eskubideen titularraren baimenik gabe erabili direla esateko erreklamazio egileak egindako berariazko adierazpena.

:: Aldaketak:

EMUN enpresaren esku gelditzen da atarian beharrezko diren aldaketak egitea, hau da, atariko edukiak edota zerbitzuak aldatu eta ezabatu ahal izango ditu eta beste batzuk sartu ere bai, aldez aurretik inori esan beharrik gabe. Eduki edota zerbitzu berriak nola eta atariko zein lekutan aurkeztuko diren erabakitzea ere bere esku egongo da. Era berean, bezeroak onartu egiten du EMUN enpresaren esku egotea erabilera baldintza hauek eta zerbitzu bakoitzaren baldintza espezifikoak aldian-aldian aldatzeko eta eguneratzeko eskubidea eta zerbitzua dohainik edo ordainduta izan dezala erabakitzekoa. Aurkakoa ezarri ezean, gaur egun eskaintzen diren zerbitzuen ezaugarriren bat aldatzeko edota beste zerbitzu batzuk sartzeko, erabilera baldintza hauek diotena bete beharko da.

:: Bermatzen ez diren alderdiak:

EMUN enpresak ez du bermatzen ataria eta atariko zerbitzuak beti erabilgarri izatea eta etengabe martxan egotea. EMUN enpresak ez ditu atariaren bitartez bezeroak sarbidea dueneko web guneetan eskaintzen zaizkion zerbitzuak, informazioak, datuak, artxiboak, produktuak eta bestelako informazio eta edukiak aurretik kontrolatzen, ez eta onartzen eta bere egiten ere. Modu berean, ez du aurretik kontrolatzen, eta bermatu ere ez du bermatzen, atariaren bitartez eskaintzen diren zerbitzuetan birusik egongo ez denik. EMUN enpresak ez du bermatzen ataria erabiltzen dutenek bertako zerbitzuak eta edukiak legeek, moralak, ordena publikoak eta Erabilera Baldintza Orokor hauek eta, kasuan kasu, aplikatu ahal izango diren baldintza espezifikoek ezartzen dutena beteko dituztenik. EMUN enpresak ez du bermatzen erabiltzaileek ematen dituzten datuak egiazkoak, zuzenak, osoak edota benetakoak direnik.

:: Konfidentzialtasuna eta datuen babesa:

Atariko zerbitzuak edota edukiak erabiltzeko erabiltzaileak atarian sartzen dituen datu pertsonal guztiak datuen babeserako dugun politikak ezartzen duenaren menpe egongo dira.

:: Iragarkiak jartzen dituzten pertsonekin edo hirugarrenekin kontratuak izenpetzea/atarian publizitatea jartzea:

Bezeroak onartu egiten du atarian sartu eta hirugarrenekin edo iragarki jartzaileekin kontratuak izenpetu edo haiekin kontratuz kanpoko harremanak baditu, eta lehiaketetan, promozioetan, eta ondasun edo zerbitzuen salerosketetan parte hartzen badu, harreman horiek iragarki jartzailearen eta beraren artekoak baino ez direla. Horren ondorioz, bezeroak onartu egiten du EMUN enpresak ez duela inolako erantzukizunik izango atarian sartu eta, hirugarrenekin edo iragarki jartzaileekin izandako negoziazio eta elkarrizketak, izenpetutako kontratuak edota kontratuz kanpo izandako harremanak direla eta, jasan ditzakeen kalte edo galeretan.

:: Edukiengatiko erantzukizuna:

EMUN enpresak ez du erantzukizunik izango atarian agertzen diren lan eskaintza, ikastaro, promozio, ondasun eskaintza, datu, programa, informazio edo iritzi eta edozein eduki edota zerbitzuren zehaztasun, kalitate, fidagarritasun, zuzentasun, moraltasun eta legezkotasunean.

Era berean, EMUN enpresak ez du erantzukizunik izango atarian birusak edo erabiltzailearen sistema informatikoan edo atariko zerbitzarietan gordetako fitxategietan edo agiri elektronikoetan arazoak eragin ditzaketen elementuak agertzen badira eta horien ondorioz erabiltzaileak kalteak eta galerak jasaten baditu. Adierazpen gisa baino ez, baina ez murrizteko, EMUN enpresak ez du erantzukizunik izango bezeroari zuzenean edo zeharka eragiten zaizkion kalte edo galeretan, arrazoia honakoa hauetako bat bada:

.: Atariko zerbitzuak eta edukiak ezin erabili izatea ezinbesteko egoeretan, ustekabez erabiltzea, edo bezeroari egotzi ezin zaion beste edozein arrazoia.

.: Atariko zerbitzuen bitartez ondasunak edo zerbitzuak eskuratu, informazioa edo mezuak lortu edo eragiketak hitzartzeko ordaindu beharrekoa.

.: Atariak eskaintzen dituen zerbitzuen bitartez hirugarrenek jokaeren gainean egindako adierazpenak edo sartutako edozein eduki, informazio edo elementu.

.: Atariko edukietan edo zerbitzuetan egindako aldaketak edota etenaldiak. Bezeroak onartzen du bera bakarrik dela eduki horiek eskuratzean jasan ditzakeen kalte edo galeren erantzulea, bai eta zerbitzuak erabilita internetetik jaitsi edo beste bideren batetik lortutako materialak bere sistema informatikoan eta datuetan eragindako kalte edo galerena ere.

EMUN enpresak ulertuko du bere erabiltzaileen web orrietan zintzilikatutako edukiak erabiltzaileek beraiek sortutakoak direla, beste batzuena direla adierazi ezean. Kasu horretan, egilea zein den esan beharko da berariaz eta, hala balegokio, egilearen web orria ere bai; izan ere, EMUN enpresaren ustetan erabiltzaileak badu eduki horiek erabiltzeko baimena.

:: Loturarako dispositibo teknikoak:

EMUN enpresak ez du erantzukizunik izango erabiltzaileak atarian dauden lotura edota bilatzaileen bitartez eskuratu ahal izango dituen zerbitzu, informazio edota edukiak teknikoki erabilgarri ez badaude edo kalitatezkoak, fidagarriak, zuzenak edo egiazkoak ez badira. Era berean, EMUN enpresak ez du erantzukizunik izango atariaren bitartez sartu ahal izango diren web guneak erabilgarri ez daudelako, ez dabiltzalako edo etenaldiak dituztelako edota bertan sartu delako, kalte eta galerak baditu.

:: Erabiltzaileen jokaerengatiko erantzukizuna:

Bezeroak badaki eta onartu egiten du EMUN atariak eskaintzen dituen eduki edota zerbitzuak erabiltzen baditu, bera bakarrik dela erabileraren eta erabileraren arriskuen erantzulea. EMUN enpresak ez du bermatzen Atariaren erabiltzaileek bertan dauden edukiak edota zerbitzuak legeek, moralak, ordena publikoak, eta Ataria erabiltzen baldintzek beraiek diotena errespetatuta erabiliko dituztenik. EMUN enpresak ez du bermatzen erabiltzaileek ematen dituzten datuak egiazkoak, zuzenak, osoak edota benetakoak direnik. Horren ondorioz, EMUN enpresak ez ditu honako hauek bere gain hartuko:

.: Erabiltzaileak atariko zerbitzuak eta edukiak erabiltzerakoan hirugarrenei eragiten dizkien kalteak eta galerak.

.: Erabiltzaileen datuak eta erabiltzaile horiek ematen duten informazioa edo beste erabiltzaileen esku uzten dutena egiazkoa, zehatza edo zuzena ez izateak eragiten dituen kalteak eta galerak.

EMUN enpresak ez du bere gain hartuko edozein erabiltzailek egindako arau hausteak beste erabiltzaile baten eskubideetan -copyright-a, marka, patentea, isilpeko informazioa eta jabego industriala eta intelektuala direla eta, hirugarren horrek izango dituen eskubideetan ere bai- eragina badute. Erabiltzaileak bere gain hartuko ditu erabilera baldintza orokor hauek ez betetzeagatik EMUN enpresan, bere hornitzaileengan edo berarekin lankidetza hitzarmen bat izenpetuta duten erakundeetan sortarazi daitezkeen kalte eta galera guztiak.

Dena dela, aurreko paragrafoan esandako arau haustearen ondorioz EMUN enpresak edo beste bietako edozeinek kalte ordainik jaso beharko balu, erabiltzaileak kalte edo galeren kostua ordainduko dio EMUN enpresari. Horretarako, 60 egun natural izango ditu, EMUN enpresak kaltearen edo galeren berri ematen dion egunetik aurrera.

:: Baztertzeko eskubidea:

EMUN enpresaren esku gelditzen da atarira edo bertan eskainitako zerbitzuetara sartzeko baimena ukatzeko edo kentzeko eskubidea. Hori horrela, Erabilera Baldintza Orokor hauek edo, kasuan kasu, aplikagarri diren erabilera espezifikoak betetzen ez dituzten erabiltzaileei baimena ukatu edo kendu egingo die, berak edo beste batek eskatuta, inolako jakinarazpena bidali beharrik izan gabe.

:: Iraupena eta bukaera:

Atariko zerbitzuen edota edukien iraupenak ez dauka epe mugarik. Aurrekoa alde batera utzita, EMUN enpresak atariko zerbitzua edota atariko edozein zerbitzu amaitutzat eman, bertan behera utzi edo denbora batez eten ahal izango du edozein unetan eta aurretik ezer esan beharrik gabe; horretaz aparte, baldintza partikularretan honen gainean ezarritakoa ere bete beharko du.

:: Lege aplikagarria eta jurisdikzioa:

Baldintza Orokor hauek Espainiako legeen menpe daude. EMUN enpresa eta erabiltzailea, sozietatea helbidea duen tokiko Epaitegi eta Auzitegien eskumenera jarriko dira Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauen helburu diren zerbitzuetatik sor daitekeen edozein gatazka konpontzeko, beste edozein foruri espresuki uko eginda. Erabiltzailearen helbidea Espainiatik kanpo balego, EMUN enpresa eta erabiltzailea Bergara(Espainia) Epaitegi eta Auzitegien eskumenera jarriko lirateke, beste edozein foruri espresuki uko eginda.
 
 
 
 
 
 
Lege oharra - Datuen babesa - Erabilera baldintzak